ISBN-13: 9781519276292 / Baskijski / Miękka / 2015 / 184 str.
Gartzia Aranburu duela 400 urte euskal kostaldean jaiotako mutil gaztea da. Haren bizitza zeharo aldatuko da baleontzi batean upelgile aprendiz hartzen dutenean. Agustin upelgilearekin batera joango da, eta Inaki latsaria eta Stobal arpoilaria lagun egingo ditu Islandiarako bidean. Villafranca, Agirre eta Telleria kapitainen tripulazioak itsasora abiatuko dira, balea ugari harrapatzeko eta etekin ona ateratzeko itxaropenez. Arrantzaleak baleak harrapatzen eta islandiarrekin salerosketak egiten okupatuta dabiltzan bitartean, Gartziak eta Agustinek gogor egingo dute lan hain balio handikoa den balea-olioa gordetzeko upelak muntatzen. Gainera, Gartziak Islandiako jendea ezagutzeko aukera izango du, tartean Kristrun, haren begietako neskatila. Balea-arrantza denboraldi oparoaren ondoren itsasgizonak etxerantz abiatzeko prestatuko dira, baina bat-bateko ekaitzak baleontziak hondoratuko dizkie eta lur hotz horretan harrapatuta geldituko dira. Baleazale euskaldunak berehala ohartuko dira bertako biztanleek mehatxutzat dituztela eta haien beldur direla... Gartziaren ipuin hau leialtasunari eta adiskidetasunari buruzko istorioa da batetik, eta XVII. mendeko Islandian bizirik irauteko grinaz eta abenturaz beteriko kontakizuna bestetik. Egiazko gertaeretan oinarritzen da, eta euskal historiaren parte da."